Ongi etorri PIKUNIETA BASERRIRA 

Webgunea gure etxeko leiho irekia izatea nahi dugu, aukera eman gure etxera gerturatzeko.

 

Nor gara?

Gure baserriaren oinarria ardiak dira; artzainak gara, beraz. Berezitasunak, akaso, dira artalde txikia dugula eta modu ekologikoan egiten dugula lan. Hortaz, gure produktuak ekologikoak dira: gazta eta arkumeak.

1986an jarri zen abian proiektu hau. Besteak beste, helburuak bi ziren: taldean bizitzea eta baserrian eta baserritik bizitzea. Badira urte batzuk bigarren helburua bete zela: baserrian eta baserritik bizi gara. Halere, urteen poderioz, ezinbestean, helburuak aldatu egin dira, eta orduan taldean bizitzeari utzi egin genion. Orain, familia bat bizi gara, baina ez bakarrik. Izan ere, Wwoof sareko partaideak gara, eta urtean zehar wwooferrak izaten ditugu etxean, gurekin bizitzen. Noizean behin, praktiketako ikasleak ere hartzen ditugu eta praktiketan dauden denboran gurekin bizi dira (nekazari edo artzain eskoletakoak).

Hasieran esan bezala, webgunea gure etxearen leihoa da, leiho irekia. Ikusten duzuna atsegin baduzu, barrukoak erakartzen bazaitu, gure etxeko ateak irekita dituzu.

ONGI ETORRI PIKUNIETA BASERRIRA!

Ekologikoak gara

Ardiekin egiten dugu lan modu ekologikoan. Eta horrek zer esan nahi du? Zertan baldintzatzen du gure lana ekologikoan egoteak?

Etxeko produktuak:

arkume eta gazta ekologikoak

Ezagutu gure produktuak, gazta ezberdinak ditugu zuen eskura, etxean zein zuen herriko saltokietan duzue.

 

 

 

Pikunieta

Jar zaitez gurekin harremanetan